15 feb 2022

ARDUINO

 


    



        Arduino kode irekiko plataforma elektroniko bat da, software eta hardware erabilerrazean oinarritua. Proiektu interaktiboak egiteko asmoa duen edonori zuzendua dago. 

 

         Arduino hardwarea aldez-aurretik muntatuta edo zuk-zeuk egin motako kitetan erosi daiteke. Era berean, diseinuari buruzko informazio asko eskuragarri dagoenez nahi duenak zerotik hasita Arduino bat -edo honen garapen bat- sortu dezake. interneten proiektu ugari azaltzen dute gezurren detektagailua adibidez



         Proiektua mikrokontrolagailu plaken familia baten diseinuan oinarritzen da. Plaka hauek nagusiki SmartProjectsek mihiztatzen ditu Italian.Arduino plakek 8 biteko Atmel AVR mikrokontrolagailuak edo 32 biteko Atmel ARM mikroprozezadoreak erabiltzen dituzte.

         Lehen Arduinoa 2005ean irten zen. Proiektuaren sortzaileek artista, hobbylari, ikasle, irakasle eta profesionalentzat sentsore eta eragingailuak erabiltzen dituen gailu interaktiboak sortzeko era erraz eta merke bat lortu nahi zuten. Hobbylari hasiberrien proiektuen adibide batzuk robot sinpleak,


termostatoak eta mugimendu detektagailuak dira. Arduinoren malgutasun eta aukerak erakusten dituen beste proiektu garatuago adibide batzuk domotika proiektuak, 3D inprimagailuak, droneak, eta laborategietan sentsore datu bilketa eta tratamendua dira. 2014tik, Arduino New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan dago gaur egungo diseinuan duen garrantziagatik. 

     Zertarako balio du Arduino batek? Arduino elementu autonomoak garatzeko erabil daiteke, edo beste gailu batzuetara konektatzeko edo beste programa batzuekin elkarreragiteko, hardwarearekin zein softwarearekin elkarreragiteko. Elektronika ikasteko oso aproposa da: argiztapen-sistemak, robotak eta askoz gehiago sortu eta pertsonalizatu ahal izango dituzu. 


     Hemen aurki ditzakezue hainbat proiektu arduinorekin egin dezakezuena

No hay comentarios:

Publicar un comentario