15 feb 2022

GEZUR DETEKTATZAILEA

 


GEZUR
DETEKTATZAILEA

EZ GEZURRIK ESAN!!!


gure 2.arduino proiekua librea izan zen eta guri interesgarria iruditu zitzaigun gezurretan dauden pertsonak detektatzea. Internetean bilatu hondoren tutorial honekin egin genuen gurea.


 tutoriala ikusi eta siakera batzuen ondorioz lortu genuen eta gure artean egin genituen frogak hona hemen fogak:


 Pertsonalki , asko gustatu zitzaidan . Interesgarria izan zen eta ondorioztatu genuen nola gure azala andatzen den gezurretan gabiltzanean

LED ARGIA

 

LED ARGIA


Klasean ARDUINO erabiltzen ikasi dugu eta horretarako hainbat proiektu egin ditugu.

 Hasteko led argia arduinorekin piztea ikasi genuen, horretarako, interneten arduino programan sartu genuen aurkitu genuen kodigoa eta arduino one plakan ipini egin genuen. Hasieran kosta egin zitzaigun baina gero gaiari buruz gehiago jakinda aurrera egin genuen. Bideo honetan ikusi dezakezue nola led argia pizten den.

 


 

ARDUINO

 


    



        Arduino kode irekiko plataforma elektroniko bat da, software eta hardware erabilerrazean oinarritua. Proiektu interaktiboak egiteko asmoa duen edonori zuzendua dago. 

 

         Arduino hardwarea aldez-aurretik muntatuta edo zuk-zeuk egin motako kitetan erosi daiteke. Era berean, diseinuari buruzko informazio asko eskuragarri dagoenez nahi duenak zerotik hasita Arduino bat -edo honen garapen bat- sortu dezake. interneten proiektu ugari azaltzen dute gezurren detektagailua adibidez



         Proiektua mikrokontrolagailu plaken familia baten diseinuan oinarritzen da. Plaka hauek nagusiki SmartProjectsek mihiztatzen ditu Italian.Arduino plakek 8 biteko Atmel AVR mikrokontrolagailuak edo 32 biteko Atmel ARM mikroprozezadoreak erabiltzen dituzte.

         Lehen Arduinoa 2005ean irten zen. Proiektuaren sortzaileek artista, hobbylari, ikasle, irakasle eta profesionalentzat sentsore eta eragingailuak erabiltzen dituen gailu interaktiboak sortzeko era erraz eta merke bat lortu nahi zuten. Hobbylari hasiberrien proiektuen adibide batzuk robot sinpleak,


termostatoak eta mugimendu detektagailuak dira. Arduinoren malgutasun eta aukerak erakusten dituen beste proiektu garatuago adibide batzuk domotika proiektuak, 3D inprimagailuak, droneak, eta laborategietan sentsore datu bilketa eta tratamendua dira. 2014tik, Arduino New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan dago gaur egungo diseinuan duen garrantziagatik. 

     Zertarako balio du Arduino batek? Arduino elementu autonomoak garatzeko erabil daiteke, edo beste gailu batzuetara konektatzeko edo beste programa batzuekin elkarreragiteko, hardwarearekin zein softwarearekin elkarreragiteko. Elektronika ikasteko oso aproposa da: argiztapen-sistemak, robotak eta askoz gehiago sortu eta pertsonalizatu ahal izango dituzu. 


     Hemen aurki ditzakezue hainbat proiektu arduinorekin egin dezakezuena

10 feb 2022

KLASEKO AURRERAPENAK RASPBERRY ERABILTZEN

 

    Klasean raspberry erabiltzen hasi gara, hau zer den jakiteko nire beste argitalpen batera joan ahalko zarete. Onena da beste hori ikustea bertan agertzen baita behar dugun informazio guztia eta gure pasuak ulertzeko laguntzen du. 





 Hasteko raspberry-ari buruzko informazioa topatu genuen, honekin lan egiteko beharrezkoa baita jakitea. Jarraitzeko behar genuen materialak hartu genituen, hauetan ndoko bideoan ikus dezakezuen bezala raspberry-a dago baina lehenago chip batean hainbat gauza deskargatu behar dira, haietatik, erabiliko dugun programa bat: Kodi.


     Kodi doako software-aplikazio bat da, software librez eraikia, filmak, audioak eta kode irekiko hedabideen ekoizpenak erreproduzitzeko. Kodi zer den jakinda, hurrengo pausua oso erraza zen, izan ere Luar deskargatu behar gendun eta horren bitartez nehi genituen serie, pelikula eta beste hainbat gauza ikusi ahal genituen. 


 Bideo honetan ikus dezakezue zelan apur bat kostatu zitzaigun Luar deskargatzera.